Síguenos en redes sociales:

Arditurrik ekainean familian burutzeko jarduerak eskainiko ditu

Aste honetan zabaldu ditu ateak, baina meategien bisita gidatuak beranduago hasiko dira martxan

Arditurrik ekainean familian burutzeko jarduerak eskainiko ditu

- Bi hilabete eta erdiren ondoren, atzo Gipuzkoako parketxe guztiek ireki zituzten ateak, Lizarrustik izan ezik.

Konkretuki, Oiartzungo Arditurri parketxeak ekainean hainbat jarduera eskainiko ditu familian egiteko. Meategietara bisita gidatuak aurrerago, epe laburrean, jarriko dira martxan.

Ekaineko larunbat guztietan Iparra galdu gabe orientazio jolasa eskainiko da. Arditurri parketxetik abiatu eta bertako inguruan barreiatu beharko dira bisitariak frogak bilatzeko.

Ekainaren 7an, mendi ibilaldi gidatua egingo da, Oieleku, mairubaratzeen bila izenekoa, Kausoko aparkalekutik.

Hilaren 21ean, Mineralen bila ibilaldia eskainiko da Arditurri parketxearen inguruan.

Ekintza guztien hitzordua 10.00etan izango da, elebietan, mairubaratzeen bisita ezik, euskaraz izango baita. Derrigorrezkoa izango da musukoa eramatea.

Informazioa eta erreserbak 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan egin daitezke.