Udalak ‘Nik Eibarren erosten dot’ kanpaina abiatuko du
Bonoen ekimen berrian parte hartu nahi duten establezimenduek bihar arte eman dezakete izena
- Udalak Eibarko Merkataritza Gune Irekiak (ECCA) kudeatuko duen Nik Eibarren erosten dot kanpaina abiatuko du hilaren 8an, beti ere, herriko hirugarren sektorea bultzatzen jarraitzeko.
Kanpaina hau erosketa-bonoen bitartez gauzatuko da berriro ere baina nobedade gisa “baldintzak betetzen dituzten eta hala nahi duten Eibarko establezimendu guztiek bat egin ahal izango dute; ez ECCAko kideek bakarrik”.
Hori bai, erosketa-bonoen ekimen berri honetan parte hartu nahi duten negozioek (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu arlokoek) atxikimendu-dokumentu bat bete eta ECCAren bulegoetan entregatu behar dute (era berean, info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera bidali daiteke).
Dokumentua eibar.eus eta nikeibarrenerostendot.eus webguneetan eskura daiteke eta izena emateko epea bihar arte dago irekita. Zalantzak argitzeko 943 254 083 telefonora dei daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El Ararteko recomienda a Gipuzkoa que tramite el derecho de acceso a datos históricos
-
Eguzki pide a Donostia que deje de entregar la Concha de Oro a la mejor faena en la feria taurina
-
Gipuzkoan galarazita dago gaurtik patinete elektrikoak garraio publikoan sartzea
-
Un incendio obliga a desalojar un edificio okupado en Donostia