Oinezkoen ibilbideak errazteko trafiko aldaketak egingo ditu Hondarribiak
Ramon Iribarren pasealekuan, Kosta kalean eta Bentako aparkalekuan sumatuko dira aldaketak
- Hondarribiko Udalak hainbat trafiko aldaketa egingo ditu bihartik hiriko hiru gune jakinetan, oinezkoa lehenetsiz gizarte eta segurtasun-distantziak mantendu daitezen, COVID-19 krisiak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.
"Zenbait aldaketa egingo ditugu hiriko gune zehatzetan, zehazki Kosta kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan asteburuetan, eta Bentako aparkalekuan aste osoan zehar", azaldu zuen Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. Aldaketa hauen helburua oinezkoei lehentasuna ematea da.
Silanesek adierazi zuenez, "Ramon Iribarren eta Kosta kalean, asteburuetan espaloiak eta bidegorriak oinezkoentzat izango dira, eta bizikletak, berriz, errepidetik joango dira".
Bestalde, Bentako aparkalekuan hainbat plaza kendu dira Itsas Etxea Auditoriumaren atzekaldean. Aparkalekuaren zati hori oinezkoen-tzat izango larrialdi egoera amaitu arte. "Mugikortasunean hartzen ari garen erabaki hauek Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren barnean aurreikusten dira", amaitu zuen Silanesek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El aeropuerto de Hondarribia pierde pasajeros por tercer mes consecutivo
-
Continúan ingresadas dos de las cinco personas evacuadas de las piscinas de Azkoitia tras la fuga de cloro
-
La campaña por la mejora de las conexiones entre Urola Erdia y el Hospital Donostia suma ya más de 2.000 firmas
-
Los zarauztarras siguen aportando ideas para construir su futuro