Hondarribiak bere Muxiko Eguna birtualki ospatuko du
Datorren maiatzaren 10ean ekimenaren antolakuntza taldeak bideo bat kaletaruko du
- Datorren maia-tzaren 10ean Hondarribiko Muxiko Eguna ospatuko luketen Bidasoaldeko eta inguruko muxikozaleek. Hainbat ekimenei gertatu zaien bezala, koronabirusak eta honek eragin duen inkomunikazio egoerak eskualdeko Muxiko jaialdi garrantzitsuena bertan behera uztera behartu dute. Hala ere, Muxiko Eguna urtero egitea posible egiten duen antolakun-tza taldeak beste motatako ospakizuna egitea erabaki du eta maiatzaren 10ean urtero Muxiko Egunean parte hartzen duten taldeetako kideek beraien etxeetan egindako argazkiek eta bideoez konposatutako ikusentzuneko bat kaleratuko du. Antolakuntza taldetik diotenez, joan den asterako Euskal Herri osotik bidalitako 80 bideo eta ia 50 argazki baino gehiago jasota zituzten; muxikozale taldeen erantzunarekin "pozik" agertu ziren antolakuntza taldetik.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
"Adrenalina eta askatasuna olatuaren gainean batzen dira"
-
“Aunque la sidra es un producto de cercanía, nos gusta ejercer de embajadores de la gastronomía vasca allá donde vamos”
-
Ane Gabarain: “Todavía no soy consciente de que tengo un Goya; ahora percibo mi oficio con más cariño”
-
Bergara se llenará de voces en su I Encuentro de Otxotes