Síguenos en redes sociales:

Herrixenek umeen marrazki onenak sarituko ditu Azkoitian

Merkatarien elkarteak 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen lehiaketa jarri du abian

- Herrixen merkatari elkarteak 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Gure superheroiak marrazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzera animatzen direnek "herriko saltokietan ditugun superheroiak" gaia islatu beharko dute bere lanetan.

Marrazkiak eskuz egin behar dira Din A4 tamainako orri batean eta datorren ostegunera arte aurkez daitezke, 608 313 024 telefono zenbakira WhatsApp bitartez bidalita (eskaneatuta edo argazki baten bidez). Marrazkiarekin batera, parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia adierazi behar dira beste orri batean.

Sariketak hiru maila ezberdin ditu (3-5, 6-9 eta 10-12 urte bitartekoentzat) eta bakoitzaren irabazleak Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko bonoa jasoko du. Marrazkiak Herrixen elkartearen Facebook-en eskegiko dira eta maiatzaren 8rako atsegin dut gehien dituztenak izango dira saridunak.