Lezoko Andreone liburutegiak ostiralero ipuin bat eskainiko du
Lur Kortak gaur 16.00etan istorio bat zintzilikatuko du Interneten eta astebetez ikusgai egongo da
- Konfinamendu garaian etxean denbora pasatzeko sortu diren hainbat egitasmo eta baliabideen artean, Lezoko Andreone udal liburutegiak, herriko haurren behar eta nahiak kontuan hartuta, Ipuin kapsulatuak ekimena sortu du.
Ekimen horren bitartez, etxeko txikienek astero Lur Kortaren ipuin kontaketa saioez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere, ostiraletan 16.00etan, ipuin kapsulatuen saio bat argitaratuko da udal liburutegiko youtubeko kanalean zein udal webgunean eta saio hori astebetez egongo da bertan ikusgai ipuin kapsulatu berri bat argitaratu bitartean.
Lehenengo saioa gaur bertan izango da, baina aste honetan bi bideo ikusteko aukera egongo da, gaurko ipuinez gain, atzo Lur Kortak zin- tzilakatu zuen aurkezpena.
Ondorengo kapsulak maiatzaren 1ean, 8an eta 15ean ikusteko aukera egongo da, haurren konfinamendua arintzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko eta ohitura txertatzeko helburuekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
Catorce personas atendidas este viernes en Gipuzkoa por la ola de calor
-
De récord: Pirotecnia Valenciana consigue un triplete de Conchas de Oro
-
El ‘jurado’ de NOTICIAS DE GIPUZKOA tiene muy claro el ganador del Concurso de Fuegos