- Segurako odol emaileen elkarteak azaldu duenez, bihar bertan odola emateko aukera egongo da herrian. "Ai-tzakiak ez dute balio. Odola behar da. Sarritan, egun dauden odol emaileekin ez da nahikoa izaten, emaile berriak behar dira", azaldu dute. Solidaritatea, elkarlana eta konpromezua eskatu dituzte, egun hauetan horrenbestetan esan eta entzun diren hitzak, hain zuzen, eta horiei kasu eginez gure akzioak ere koherenteak izateko eskatu dute. Hala, bihar Segurako Anbulategian ohiko odol ateraldira egitera joan ahalko dute herritarrek eta jende berria ere animatu dute odola ematen hasteko.