2.500 maskara banatu dituzte Zarautzen
'Maker' komunitateak egindako 300 babes-kareta Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren artean banatu dira
- COVID-19ari aurre egiteko hainbat neurri ari dira har-tzen Zarautzen. Higiene eta distantziamendu sozialerako neurriez gain, babes neurriak beharrezkoak direla ohartuta, Zingira Zarautz Babes Zibileko boluntarioek maskarak banatu dituzte udalerriko hainbat tokitan; bai Euskotreneko geltokietan, baita Zubiaurre Zaharreko autobus geltokian ere.
"Garraio publikoaren erabiltzaileei 900 maskara inguru eman zaizkie. Herriko merkataritzako langileen artean 1.000 maskara higieniko banatu dituzte, eta beste 500 ere eman dizkiete Santa Ana egoitzari. Guztira, 2.500 maskarila baino gehiago banatu dira ", zehaztu zuen Iban San Martin Herritarren Segurtasunerako zinegotziak.
Oraingoz, ez da derrigorrezkoa maskara higienikoak erabiltzea baina, bide batez, gomendagarria dela gogorazi nahi izan zuten; batez ere, garraio publikoa erabili behar denean.
Bestalde, Euskadiko maker komunitateak 300 babes-kareta egin eta eman dizkio Zarauzko Udalari, eta bertako eta Babes Zibilaren eta Udaltzaingoaren artean banatu dira.
"Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Zarauzko Babes Zibilari baita Udaltzaingoari ere, pandemian zehar hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik. Ez dugu ahaztu behar, ezta ere, Euskadiko maker komunitatea, euren tresnekin gure udalerrian jende aurrean lan egiten duten establezimenduetako langileen segurtasunari lagunduko dioten babes-maskarak sortu dituztelako", esan zuen San Martin zinegotziak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El medidor de viento de Txillarramendi, vinculado al parque eólico de Statkraft en Urola Erdia, tampoco se ejecutará
-
Frutas, verduras y quesos están citados este sábado en Bergara
-
Irun estrena la ampliación del espacio cultural CBA
-
La familia de Carlos Blanco Aguinaga, "emocionada" por la ampliación del CBA