- Itxierek eta salmenten jaitsierek sortutako krisiari aurre egiten laguntzeko, erakunde ezberdinetatik hainbat neurri ekonomiko bultzatzen ari dira Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzat.
Alde batetik, Errenkoalde (Errenteria), Laurak Bat (Pasaia) eta Itturri (Oiartzun) dendarien elkarteek etenik gabe ari dira lanean, euren udalerriko saltoki guztiei, bazkideei zein bazkideak ez direnei, euren lagun-tza eskainiz. Lezoko establezimenduen kasuan, beste udalerrietakoen kasuan bezalaxe, Oarsoaldea garapen agentziara edo Merkataritzako Bulego Teknikora jo dezakete zuzenean aholkularitza eta laguntza eskatzeko.
Elkarteek, gainera, lokala alokatuta duten negozioei dagokienez, jabeekin hitz egitea eta negoziatzea proposatzen dute.
Bestalde, garapen agentziak covid19laguntzak@oarsoaldea.eus helbide elektronikoa eta 943 494 129 harremanetarako telefonoa jarri ditu martxan, egoera honen ondorioz sortzen diren behar, arazo edo kon-tsultetan laguntzeko eta argitara-tzen diren dirulaguntzen edo neurrien tramitazioa errazteko. Era berean, Oarsoaldeako webgunean ere aurki daiteke argitaratzen diren laguntzen eta neurrien inguruko informazioa.
Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde mailan laguntza sare sendo bat abian jarri du eta garapen agentzia bertako kide da. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Elkargiren bidez abian jarritako premiazko likidezia-programaren bitarteko eragile bideratzailea da, eskaerak izapidetzen laguntzen baitio Elkargiri. Autonomoentzako maileguen zenbatekoak 5.000 eta 50.000 euro artekoak izan daitezke; enpresentzat, aldiz, 50.000 eta milioi bat euro artekoak.
Azkenik, garapen agentziak jakitera eman duenez, etengabe, egoeraren diagnostikoa egiten da, eskualdean sektore horiek duten egoera erakunde publikoei helarazteko.
Eragile horiek guztiak etengabe daude harremanetan interes komuneko neurriak hartzeko.