Nerabeentzako katalogoa atera du Mendaroko Udalak
Etxean egiteko ekintza eta proposamen ugari jasotzen ditu eta mendaro.eus webgunean eskura daiteke
- Herriko txikienei zuzendutako Etxean goxo egoteko gida kaleratu ondoren, nerabeentzako Are you ready: Gazte Katalogoa argitaratu du Mendaroko Udalak, Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibarekin elkarlanean.
Herriko ludoteka eta gaztelekua kudeatzen dituen Agintzari kooperatibaren hezitzaileek adierazi dutenez, "konfinamendu egoera honen kaltetu nagusienetakoak nerabeak dira eta beraien haserrea ulertzekoa bada ere, egoera berezi hau ona izan daiteke familia giroan eta norberaren baitan gauzak pentsatu eta harremanak sendotzeko".
Hori dela eta, gaztetxoentzako prestatutako gida berri honetan (mendaro.eus webgunean eskura daiteke) "etxetik ikasteko baliabideak, irakurmena lantzeko esteka interesgarriak, sormena lantzeko tailer eta ekintzak, gazte-problematikak lantzeko kanal ezberdinak edota kultur arloko proposamenak" jaso dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La asociación de comerciantes y hosteleros Debalai de Deba renueva su imagen con un logo más fresco y actualizado
-
Beasain: Saioa Alkaiza gana la Beca Igartza de Creación Literaria 2025
-
EH Bildu pide que el Gobierno de Donostia tome ya las medidas necesarias con Zmare
-
La cruz del monte Irimo de Urretxu ha cumplido 70 años