Izal Bai taldeak neurri gehiago eskatu dizkio Udalari
COVID-19 pandemia sortzen ari den krisialdian lau eskari egin dizkio taldeak Idiazabalgo Udalari
- Udalerri guztiak ari dira neurri bereziak hartzen egoera ez-ohiko honen aurrean. Idiazabalgo Udalak ere hartu ditu hainbat, baina Izal Bai Udal taldeak beste hainbat eskari egin dizkio Udalari, koronavirusa izaten ari den eragina ikusita eta Eudelek egindako gomendioei jarraituz.
Gauzak horrela, lau dira taldeak egiten dituen proposamenak, herritarren ongizatean eragin zuzena izango zutenak. Hasteko, Udal tasa eta zergak ordaintzerako orduan epeak luzatzea eskatu dute. Bigarren puntuan Udal lokalak erabiltzen dituzten eta kaltetuak izan diren autonomo eta enpresa txikiei alokairua bueltatzea edo ez kobra-tzea eskatzen dute. Kultur eta kirol jardueretako tasak bueltatzea, suspentsoan egon diren egunen proportzioan, eta azkenik, kaleak eta jendeak gehien ukitzen dituen elementuak ondo garbitu eta desinfektatzea, maiztasunez. Gaineratu dutenez, Izal Bai taldea aurtengo komertzioetan egoera honek sortu duen kalte ekonomikoa bideratzeko lanean ari da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Eibar gestionará un presupuesto de 62,1 millones de euros en 2026
-
Amalur ilumina la Navidad de Oñati con el mejor escaparate
-
Donde rompen las olas: el adiós a Robe Iniesta dibujado en la arena de Itzurun en Zumaia
-
La plaza Urdanibia de Irun volverá a ser el domingo el epicentro de la Feria de Santo Tomás