Errefusaren edukiontziak irekita mantenduko dira
Urola Kostako Udal Elkarteak koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezarri du
- Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezarri du dagoeneko.
Hala, bertan behera utzi du jendaurreko jarduera guztiak (ikastaroak, hitzaldiak, lan-saioak). Administrazioak martxan jarraituko badu ere, kontsultak telefonoz (943 89 08 08) edo posta elektroniko bidez (harrera@urolakosta.eus) egitea eskatu zaie herritarrei.
Horrez gain, Zumaiako Soldadura Zentroa itxita egongo da. Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiak jarduera eten baitute bi astez. Era berean, Open Lab gunea ere itxita mantenduko da herritarrentzat.
Eskualdeko hiru garbiguneak irekita egongo dira, oraingoz. Baina, zerbitzua beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzeko deia egin dute.
Bestetik, eskualdeko hondakinen bilketa zerbitzua normaltasunez mantenduko da. Hala ere, hainbat neurri hartu dituzte: txartela erabili behar ez izateko, errefusaren edukiontziak irekita mantenduko dira. Horrez gain, 17.00etatik aurrera ireki ahal izango dituzte merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesional guztiek edukiontziak.
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”