Emekik Berdintasun arloa sortzea eskatu du
Hondarribiko emakumeen elkarteak berdintsasun politikak sustatzeko neurri gehiago behar direla dio
Hondarribia - Hondarribiko Emeki elkarteak bere kezka adierazi zuen atzo "berdintasun politika eraginkorrak garatu ahal izateko Udalak bere gain dituen neurri, baliabide eta pertsona eskasengatik". Gaur udalbatzaren Osoko Bilkurara eramango den Berdintasun Planaren harira, Udalean Berdintasun departamentu sortzearen garrantzia eta arlo horretan teknikari bat izatearen beharra "uneoro defendatu" dutela zioten elkartetik. Bestalde, indarkeria matxistako kasuen aurrean hirian koordinazio-protokolo baten falta izatea salatzen zuten Emekiko kideek. "Era berean, ulertezina iruditzen zaigu Gizarte Zerbitzuetako arloari Planaren garapena egotzi izana, lanez gainezka dagoen arloa delako", gehitu zuten elkartetik, eskari hauek "udaletxeek bete beharrekoak" direla gogoraraziz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El litigio que enfrentaba al Ayuntamiento de Eibar y a la UTE Edificio Errebal en los tribunales llega a su final
-
El Ayuntamiento de Donostia colocará tres placas en memoria de Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta y Miguel Orenes, víctimas de ETA
-
La fiesta Erosi&Irabazi de los comerciantes de Legazpi, en imágenes
-
Ilinti homenajea a los comerciantes de Legazpi que se han jubilado