Tolosan izan dira Flandriako ikasleak
Tolosa. Astebetez izan dira Flandriako Menen herriko ikasleak Tolosan Orixe BHIko ikasleekin hirugarren aldiz elkartrukean. Glocalchallenges izeneko proiektuaren baitan alor ezberdinak aztertu dituzte. Eragin lokala duten erronka globalak lantzen aritu dira bi ikastetxeetako ikasleak Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz proiektuaren barruan. Besteak beste, aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria izan dituzte hizpide. Argazkian, udaletxean egindako harrera.