Tolosa - Tolosako Jabetze Eskolak prest du 2020 urteko lehenengo ziklorako ekintza-sorta. Martxoaren 23an hasi eta ekainaren 10era bitartean egingo dira ikastaroak, tailerrak, emanaldiak eta hitzaldiak. Guztira 15 jarduera antolatu dituzte eta izen-ematea zabalik dago.

Jabetze Eskola emakumeen jabe-tzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzeko gunea da, gizarte justu, anitz eta osoagoa lortzeko helburuarekin aritzen dena. Hala, egitarau anitza prestatu dute datozen hilabeteetarako ere, arlo eta dinamika ezberdinak jorratzeko: kultura, artea, osasuna, legeak, emozioak kudeatzeko tresnak, indarkeria sexistari aurre egiteko esperien-tziak eta maskulinitate tradizionalak deseraikitzeko baliabideak€

Oraingo honetan, berdintasunaren aldeko musika emanaldi batekin emango diote hasiera Jabetze Eskolaren ziklo berriari, martxoaren 25ean. Berdintasunaren aldeko musika emanaldia izango da, Ane Urbizu Arizkorreta eta Itziar Vargas Albisua musikariekin.

Beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte: proiektu pertsonalak eta kolektiboak eraikitzen ikasteko ikastaroa; maskulinitate matxistak deseraikitzeko baliabideei eta tresnei buruzko ikastaroa gizonei zuzenduta; xilografia tailerra; euskal emakume idazleen inguruko irakurketa feminista taldea; batukada feminista; munduko emakumeen literatura taldea; emozioak sormenaren bidez kudeatzen ikasteko ikastaroa; norberak bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko ikastaroa; emakumeei eta musikari buruzko elkarrizketak eta aldarrikapenak mahai ingurua; eta indarkeria matxistei aurre egiteko esperientzia kolektiboen inguruko hitzaldia.

Ziklo honetan ere leku berezia izango du Guretzako guneak, non jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazioa eskaintzen den. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean hitzaldiak eta tailerrak izango dira.

Guretzako gunean antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko 646 057 080 telefonora deitu behar da edo migrazioa@tolosaldea.eus helbidera mezu bat bidali. Bestalde, Jabe-tze Eskolako gainerako jardueretan izena-emateko edo informazio gehiago eskuratzeko kultur etxera joan behar da, 943 670 383 telefonora deitu edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi.