Lehertu da festa Tolosan: Ihauteriak abian dira! Plaza Zaharra leporaino zegoela hasi dira jaiak, eguraldiaren mehatxua izan arren, eder atertu duen Ostegun Gizen eguerdi honetan.
Azkenean, heldu da. Ohiko pregoia entzun eta gero, Kabi Alai elkarteak suziriaren metxa piztu du 12etan eta jaiari hasiera eman dio plazako zoramenak. Suziriak zeruan eztanda egin orduko, Kuttuna aitortza jaso duen Pintxana eta Kabi Alai txarangen melodiek, dantzan jarri dute gazteria, kalejira osatuaz.
Pintxanakoek, sortzaileak gogoan hartuta harakinen blusa jantzita, Kai Alde elkartearen eskutik, kartel bat jaso dute, pin batekin batera. Gainera, San Ferminetako, Bilboko Aste Nagusiko eta Gasteizko Aste Nagusiko protagonistek ere, ez dute galdu izan nahi egun berezi hau. Udaletxeko goiko balkoiean, Zeledon, Marijaia eta San Fermin santua eta jotera egon dira presente.
Txupinazoa eta festa
Pintxanako kideak izan dira suziriaren metxa piztuko dutenak 12etan jaiari hasiera emateko. Hortik aurrera, Pintxana eta Kabi Alai txarangen melodiek, dantzan jarriko dute gazteria, kalejira osatuaz.
Gipuzkoan erreferente diren inauteri ospetsuak hastear dira. Giro ezinhobea eta mozorro esanguratsuenak abiatzen direnean, jaia ziurtatuta egongo da. Gaurtik aurrera, kontzertuak, danborradak, txarangak, karrozak eta haur ikuskizunak izango dira; baita zezen festak ere. Ezbaia egon den arren hainbat abere gaixotasun medio, erakundeek baimendu dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, animalien osasunarekin lotutako egoeraren bilakaera kontuan hartuta, inauterietan animaliekin zerikusia duten ekitaldiak burutzeko baimen berezia eskaini du azken egunotan. Hala, Tolosako Udalari baimena eman dio ohiko zezenketak eta sokamuturra berriro egiteko. Horrela, azken egunetan jendartean sortutako ziurgabetasuna gaindituta, Tolosako zezen-plaza berriro ere inauterietako ardatz nagusietako bat izango da.
Giro alai artean, Tolosa dantza artean da, inauteriei harrera egiteko. Gora Tolosa!