zarautz - Zarauzko Zurekin ostalari elkarteak, Batzar Orokorra ospatu du aste honetan eta honekin eman zion itxiera iazko ekitaldiei. Bileran, batez ere, azken urteetan egindako lanaren garran-tzia azpimarratu zuten. Zurekin elkarteak, bere aldetik, lanean jarraitzeko asmoa zuela erakutsi zuen bai herriko ostalarien alde, baita hainbat ekintza antolatzen ere.

Aurten, urteroko ekitaldiez gain, Zarauztik Mundura ekimenean ere parte hartuko dutela aurreratu zuten. Horrez gain, etorkizunari begira liburuxka bat egingo dute, "elkartea osatzen duten bazkideei balore erantsi bat emateko asmoz". Egun, herriko txoko ezberdinetako 28 establezimenduk osatzen dute elkartea.