Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 28ra arte zabalik egongo da jaietan txosnak jartzeko eskaerak egiteko epea. Interesdunek eskaerak Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte, uztailaren 28a barne.

Txosnen esleipena zozketa bidez egingo da, eta zozketa hori jendaurrean egingo da uztailaren 30ean, 13.30ean, Udaletxeko Areto Nagusian. Zozketa bikoitza izango da, Udalak adierazi duenez.

Interesdunek eskaerari buruzko informazio guztia Udalaren webgunean topa dezakete.