IRUN - Bidasoa eskualdeko tokiko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011 eta 2018 urteetan bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko daturik altuena. Horretaz aritzeko Tokiko merkatalguneak kolokan izenburua duen hitzaldia antolatu du Irungo EH Bilduk. Hitzaldia, astearte honetan (otsailak 25), arratsaldeko 19.00etan Irungo Palmera Montero guneko 2. aretoan izango da, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren eskutik. Casanovak, EH Bilduko udal taldetik diotenez "sakonki landu du merkataritzak EAEn duen egoera, eta azalera handiko merkatalguneak mugatzen dituen Establezimendu Komer-tzial Handien Lurralde Antolamenduari buruzko legearen sustatzailea izan zen". Hitzaldia irekia izango da.