Ekintzaileei zuzendutako bi tailer izango dira Urola Erdian
Formakuntza ekintzak martxoan hasiko dira eta izena dagoeneko eman daiteke garapen agentzian
Azkoitia - Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen agentziak, negozio bat ireki nahi duten eskualdeko ekintzaileei zuzendutako bi tailer antolatu ditu Lanzituz programaren baitan.
Lehenengoan, "enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira" eta bigarrenean, berriz, "enpresa ezagutzera eman eta promozionatzeko dohaneko online erremintak ezagutu dira".
Ekintzailetasuna sustatuz langabetuak lan munduratzea helburu duten formakuntza ekintza hauek martxoan hasiko dira eta parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako edo informazioa jasotzeko 943 851 100 telefonora dei egin edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”