Síguenos en redes sociales:

Euskal Herriko Mus Txapelketa kanporaketa Aian egingo dute

Ostiral honetan izango da hitzordua, 22.00etatik aurrera, herriko eskolan bertan

aia - Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da dagoeneko. Egun hauetan, Gipuzkoako txapelketarako sailkatzeko kanporaketak jokatzen ari dira herriz herri, eta jakinarazi dutenez, ostiral honetan, Aian izango da hitzordua.

Herriko eskolan, ospatuko dute, 22.00etatik aurrera. Bertan nagusitzen diren bikoteak Gipuzkoako kanporaketa jokatuko dute otsailaren 29an Seguran.

Lehia horretan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak eta abar banatuko dituzte, eta Euskal Herriko finalera sailkatzeko aukera izango dute parte-har-tzaileek. Euskal Herriko finalak ere badu eguna dagoeneko. Martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba). -A.Z.