Sagardo Eguna ospatuko da bihar, Lege Zaharren enparantzan
12.00ETATIK AURRERA IDI-TXULETA PINTXOA ETA SAGARDOA ZAZPI EUROTAN EROSI AHALKO DA, ETA ? | ?Toldotxo' ere eskainiko dute
zarautz - Bihar, 2020 Sagardo Eguna ospatuko da Zarautzen. Aurten, Lege Zaharren enparantzan izango da eguerdiko 12.00etatik aurrera. Zurekin elkarteak, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Sagardogile elkartearen laguntzarekin antolatu du ekitaldia.
Bederatzi ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izango da: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia), Urdaira (Usurbil) eta Ordo Zelai (Oiartzun). Sagardoaz gain, idi-txuleta pintxoa parrilan eta Toldotxo pintxoa jateko aukera ere egongo da. Idi-txuleta pintxoak hiru euroko prezioa izango du eta sagardoarekin batera eskatzen bada, zazpi euro. Zurekin elkarteko hainbat tabernek Toldotxotx! eskainiko dute egunean zehar: Toldotxo pintxoa eta sagardo tragoa, lau euroko prezioan. Hauek dira tabernak: Euskalduna, Iruña, Itxas-Lur, Itsaski, Salegi eta Karlos Argiñano.
Zurekin Ostalari elkarteak, bestalde, omenaldia egingo dio Euromar Kafetegiko Maria Luisa Osari. -A.Z.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”