Hirugarren pasabide bat jarriko da Txaparreneko kirol gunera heltzeko
donostia - Datorren astean, Donostiako Udalak Zubiarre pasealekuko 117. zenbakian dagoen pasabidea berritzeko lanak esleituko ditu. Trenbidearen gainean dauden beste bi pasarela jada berritu dituzte azken urteotan eta orain hirugarrenaren txanda izango da, Txaparreneko kirol gunera heltzen dena.
Lanek ia 200.000 euroko aurrekontua dute eta, proiektuaren arabera, hamabi asteko iraupena izango dute. Beraz, printzipioz udaberrian bukatuko lirateke. Lehiaketa publikoa deitu zuen iazko maiatzean Udalak lanak egiteko baina hutsik geratu zenez, negoziazio prozesua abiatu zuen ondoren lanak esleitzeko eta Urbycolan enpresak hartuko ditu bere gain.
Hasiera batean zubiaren egoera aztertu zuen Udalak, konpondu edo eraberritu erabakitzeko. Azkenean, guztiz berritzea erabaki zuen. Gutxi gorabehera bi metroko zabalera duen oinezkoentzako zubia da eta bi habek eusten dute.
Gainera, pasabideaz gain, Zubiaurreraino iristen diren eskailerak ere konponduko dituzte, gaur egungoek ez baitute irisgarritasun irizpiderik betetzen. Hala, bi fase izango dituzte lanek: pasabidearena eta eskailerena.
Aurretik Zubiaurre inguruan dauden beste bi zubi ere berritu zituen Udalak, biak ere Ategorrietatik gertuago. Zehazki, 50. zenbakian eta 39. zenbakian daudenak aldatu zituzten 2015 eta 2016. urteetan, bien egoera kaskarra zelako eta segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko asmoz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Donostia estrenará este año la oficina de turismo y atención a la ciudadanía en el Ayuntamiento
-
Una víctima pide 22 años para su 'ex' al que acusa de maltrato y violarla incluso enferma
-
Se rueda en Bera el thriller sobre ETA producido por Juan Antonio Bayona 'Un fantasma en la batalla'
-
Gipuzkoa muestra apoyo al buque Aita Mari, que "refleja los mejores valores del territorio"