legazpi Urteroko moduan, Legazpiko Gazteria zerbitzuak Gabonetako parkea antolatu du 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Urbeltz pilotalekuan izango da, urtarrilaren 2tik 4ra. 2an eta 3an 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era irekiko da eta 4an 10.30etik 13.30era. Goizeko sarrerak 2 euro balio du eta arratsaldekoak beste 2. Gainera, Euskal Herria plazan txu-txu trena egongo da, doan. A.Z.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
