Tolosa - Hilaren 30ean hasiera emango zaio 2019-2020 ikasturteko Gazteak Ongi Etorri programari. Tolosaldera iritsi berri diren haur eta gaztetxoei bideratutako egitasmoa da.

Aurten ere hiru talde osatuko dira Villabonan eta Tolosan. Astelehenetan 6-9 urte bitarteko haurrak (LH1-LH3) elkartuko dira Villabonako gaztelekuan 17.30etik 19.30era; asteartetan 9-12 urte bitartekoak (LH4-LH6) Tolosako Gazte Topagunean ordutegi berean; eta asteazkenetan 12-16 urte bitarteko gaztetxoak (DBH) bilduko dira Tolosako Gazte Topagunean ordutegi berean. Izena emateko Urtxintxako koordinatzailearekin harremanetan jarri behar da: amaia.perez@urtxintxa.eus edo 943 270 033. - M.S.S.