Udako lehenengo herri kirol erakustaldia izango da gaur
Zarautz Zarauzko Udalak hamaika ekitaldiz osatutako uda antolatu du, iraila bitartean. Horren adibide dira Herri Kirol erakustaldiak. Izan ere, abuztua bukaera arte asteazkenero, herri kirol erakustaldiak izango dira Lege Zaharren enparantzan. Gaur izango da lehenengo saioa 19.30etik aurrera. A.Z.