Irati Zubizarreta txapeldun Espainiako kilometro bertikalean
Beasain- Irati Zubizarreta korrikalari beasaindarrak beste garaipen bat lortu berri du: Espainiako kilometro bertikaleko txapeldun berria da, 23 urtez azpiko parte hartzaileetan. Asteburuan Granadan izan da korrikalaria Sierra Nevadan izan den proban parte hartzen. FEDME Espainiako Mendizale Federazioak Espainiako Txapelketak egin ditu, mendiko hainbat modalitatetan. Beasaindarra kilometro bertikaletan oso gustura aritzen da eta 4,8 km-ko luzeera eta 1.050 metroko desnibela duen ibilb idea osatu zuen. Ibilbide motzetan bezain ondo ibiltzen da luzeagoetan ere, izan ere, orain astebete pasatxo Italiako Dolomitak mendietan jokatu zen Cortina Skyrace trail proban ere garaile izan zen. Kasu horretan 20 kilometro eta 1.000 metroko desnibelari aurre egin behar izan zion beasaindarrak. Azken garaipen honekin mundialetarako sailkatzea lortu du eta denboraldiko helburuak ondo baino hobeto lortzea lortu du, dudarik gabe. M.A.