Kirol Saria jasotzeko hautagaien bila
Oiartzuarrek bihartik otsailaren 3a arte aurkez ditzakete bere proposamenak Elorsoron
Oiartzun - Oiartzuarrek 2019ko Kirol Saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko aukera izango dute bihartik otsailaren 3a arte.
Oiartzungo IV. Kirol Saria kirolaren alde egindako lanarengatik, egindako ibilbidearengatik edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren oiartzuarrei aitorpena egiteko saria da. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi ditu Udalak.
Proposamenak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarriko den kutxan edo online oiartzun.eus webgunean egin ahal izango dira. Nor saritu Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak erabakiko du.
Aurreko hiru urteetan Girizia elkarteko kirol sailek, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile Periko Sanromanek eta xanistebanetan auzo arteko sokatira txapelketa antolatzen duen Artasok jaso dituzte Kirol Sariak. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
El Instituto Bidasoa de Irun cuenta con un nuevo receptor geodésico
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
El Ayuntamiento de Hondarribia condena un caso de violencia machista
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta