Síguenos en redes sociales:

Jon Antxordoki izango da Alkatetzarako EAJko hautagaia

Lasarte-Oria- Aste honetan, Lasarte-Oriako EAJ/PNVk Jon Antxordoki aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako zerrenda-buru bezala. Antxordoki 2015ean herrigintzan hasitako lasarteoriatarra da, egun euskara batzorde-buru eta EAJ/PNV bozeramailea udaletxean. Hautagaiak EAJren kirol ekipamenduen aldeko apostua gogorazi zuen. Era berean, Maria Jesus Iraola euskaltzalea eta dendari ohia aukeratu dute herriko jeltzaleen lehendakari berria izateko. Iraola 1932tik Batzokiko lehenengo emakume presidentea da.