ZARAUTZ - Gabon egunak gertura-tzen ari direla eta, Parekidetasun sailak eta Gizarte Zerbitzuetako Preben-tzio arloak elkarlanean jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida kaleratu dute aurten ere, “guraso eta aiton-amonei sortzen zaizkien zalantza guzti horiei erantzun bat emateko”, adierazi zuen Prebentzio zinegotzia den Miren Letamendiak.

Izan ere, iaz ipini zuten lehen aldiz martxan ekimen hau eta “honen arrakasta ikusita, aurten ere kaleratzea erabaki dugu”, adierazi zuen Letamendiak. Bada, haurrek eskatzen dituzten jostailuak direla eta, “aurreiritziak eta estereotipoak baztertzeko balio duten ala ez, harreman egokiak sustatzeko balio duten edota haien garapenerako egokiak diren” pentsatu behar dela adierazi zuen Parekidetasun zinegot-zia den Gloria Vázquezek. Gida hau ikastetxeetan banatuko dute, besteak beste Haurreskolan, Haur Hezkun-tzan eta LH 1, 2 eta 3. mailetako haurren artean. - N.O.