Oiartzun- Asteartean Baketik fundazioak eta Abaraxka ludotekak batzar informatibo bat antolatu dute 18.30ean Oiartzungo udal pleno aretoan. Bertan, herriko harrera egoitza eta Izeba proiektua aurkeztuko dituzte. Proiektu honen ardatza Diputazioaren tutoretzapean dauden adingabeen izeba-osaba bezala jokatzea onartzen duten pertsona eta familia boluntarioen sare bat sortzea da. A.M.