Legorretan ere euskaraldiarekin bat egin dute
grafiti bidez, euskararekin. Euskaraldiarekin, 11 egunez euskaraz hitz egiteko ekimenarekin, bat egin nahi izan dute Legorretan ere. Horrela, herriko jaiak hasi eta segidan grafitilari bat izan zen Legorretan irudi berri bat margotzeko asmoarekin. Herritarren babesarekin eta harridurarekin batera, herriko frontoi atzean belarriprest eta ahobizi irudiak pintatu zituen artistak. Lana amaitu ondoren, herritarrekin batera argazkia atera zuten grafitiaren ondoan eta Udalak ere bat egin du ekimen honekin. Argazkia: N.G.
Más en Gipuzkoa
-
Una vaca arruina la temporada de la atleta Sara Alonso: "Estoy destrozada totalmente"
-
Un joven de Olaberria, herido en el encierro por un varetazo
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar