Legazpi - Luis Mari Murua argazkilari legazpiarrak Euskal Herritik gertu izenburua duen ikus-entzunezkoa egingo du gaur, 19.30ean, bere herriko kultur etxeko areto nagusian. Cabárceno, Orbaneja del Castillo, Laguna Negra, Cañón del Río Lobos, Villanúa, Chemin de la Mature, La Jacetanía eta Embalse de la Satoneran ateratako argazkiak erakutsiko ditu.