Getaria - Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igande honetan, eguerdiko 12.30ean, elizan. Emanaldia filmetako soinu-banden ingurukoa izango da, eta besteak beste, El Padrino, Memorias de África eta El Rey León pelikulen doinu ezagunak joko dituzte. Emanaldi berezia izango da eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira hurbildu eta musikaz gozatzera. A.R.