Lazkao - San Prudentzio festak direla-eta, plazako aparkalekua hustu egingo du Lazkaoko Udalak. Eremu hori barrakak jartzera bideratuko da aurten ere, eta horretarako aparkalekua hustu beharra dago. Larunbatean hasiko dira eremua hesitzen, eta ordurako autorik ez egotea eskatzen dute Udaletik. Astelehenerako, hilak 16, ordea, aparkaleku guztia hustuta egon beharko da barrakak jartzen hasteko. M.A.