Mendi martxa luzea egingo dute Ataunen
Goizeko 6.30ean emango diote hasiera 48 kilometroko ibilbideari eta 8.00etan 21,3koa hasiko da
ataun - Ataun Kirol Elkarteak 9. Jentilen Bideetatik igarotzen den iraupen luzeko mendi ibilaldia antolatu du iganderako. Bi ibilbide prestatu dituzte: luzea 48koa eta laburra 21,3 kilometrokoa. Izena eman nahi duenak momentuan egiteko aukera izango du, irteera baino ordubete lehenago eta hamar euro ordaindu beharko da.
Bide luzea aukeratzen dutenek hasiera Auzoetako kiroldegian emango diote, goizeko 06.30ean. 48 kilometroak 9-11 ordu bitartean osatu behar dituzte eta Ataungo udalerria ia-ia alde batetik besteraino inguratuko dute. Gorantzako desnibelak 2.243 metro ditu. Irumugata edo Esparru igoko dute lehenik parte-hartzaileek, ondoren hegoalderantz jo eta Areatzatik igarota Lizarrustira iritsiko dira. Berriz ere aldapa igotzeari ekin eta Allekora eta Muñoaundira joango dira, gero Amundarain baserritik barrena dena beherantz egiteko. Hasi bezala, Auzoeta kiroldegian amaituko dute ibilbidea. Bidean zehar hiru kontrol eta hornidura postu egongo dira: 12. kilometroan Areatza barrenean, 25.ean Lizarrustin eta azkena Intsustiko iturrian izango da, 39. kilometroan.
Bide laburrari dagokionez, 08.00etan irtengo dira Auzoetatik. Txangoaren luzeera 4,5-5 ordukoa izango da, 833 metroko desnibel positiboarekin. Kasu honetan bi hornidura eta kontrol postu egongo dira: 6. kilometroan Urkilagan eta 13.ean Intsustiko iturrian. San Martindik San Gregoriora herribidetik joan, eta Urkilagatik gora Agautzeraino igoko dira. Azkenik, beherako bidea hartuko dute Intsusti eta Amundaraindik igaroz azkeneko 12 kilometroetan. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Aranzadi confirma la presencia "frecuente" de neandertales en la cueva de San Adrián
-
Las piscinas del polideportivo Olaizaga de Elgoibar reabren con normalidad tras superar las pruebas de seguridad
-
El Ayuntamiento de Arrasate incorpora la inteligencia artificial para mejorar la atención ciudadana
-
Así funciona la primera piscina inteligente de Euskadi: está en Bergara y previene ahogamientos