Elgoibar. Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak herritar guztien partaidetzari irekita egongo den elkarrizketa egingo dio martxoaren 1ean Maialen Lujanbio bertsolari ezagunari. Elgoibarko Izarra euskara elkarteak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hori 19.00etan hasiko da kultur etxeko hitzaldi gelan eta Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izenburupean egingo da. Elgoibartar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira gerturatzeko. J.L.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
