Korrika prestatzeko bilera astelehenean burutuko da
Errenteria. Datorren astelehenean 20. Korrika prestatzeko bilera izango da Errenterian. Hitzordua Xenpelar AEK euskaltegian, 19.00etan ipini dute. Interesa duten euskaltzale oro gonbidatuta dago parte hartzera. Eskualdean zehaztu duten hurrengo bilera Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian, 17.00etan izango da, urtarrilaren 27an. A.M.