Mutriku. Akelarre taldeak amaiera emango dio aste honetan Udalak antolatutako Antzerkiaz Blai! egitasmoari. Mutrikuko konpainiak bost obra (Panpinen denda, Eta azterketa zer?, Modeloak beti dira berdinak, Gora eskuak, hau lapurreta bat da! eta Ordenagailua ordenatua) antzeztuko ditu. Lehen saioa (ostegunean, 10.00etan) herriko ikasleentzat izango da eta bigarrena (abenduaren 3an, 18.00etan) herritar guztientzat. J.L.