Arriskuak murrizteko ekintza, Euskal Jai egunean
Alkoholaren kontsumoa dela eta, gazteentzako prebentzio esku-hartzea egingo da (11.00-18.00)
Zarautz - Badator Euskal Jai eguna. Egun horretan goiz goizetik adin guztietako jendea ikus daiteke kalean, baita alkohola kontsumitzen duten gaztetxoak ere. Hori dela eta, Zarauzko Udalak arriskuen murrizketarako prebentzio ekintza bat jarri du martxan eta indarkeria sexista ekiditeko sentsibilizazio kanpaina bat ere bultzatuko dute, Miren Letamendiak, Prebentzioko zinegotziak, Gloria Vazquezek, Parekidetasun zinegotziak, Maite Garrastazuk, Udaltzaingoko zinegotziak, eta Ai Laket!! elkarteko Ricardo Caparrosek atzo goizean egindako prentsaurrekoan adierazi zutenez.
Hala, Euskal Jaietan kalean alkohola edaten ari diren gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea egingo dute Ai Laket!! elkarteko zortzi langilek, 11.00 etatik 18.00etara. “Jai horretan goizean hasi eta egun guztian zehar alkohol kontsumo handiak egiten dira, eta herriko eta inguruetako nerabe asko etortzen dira; beraz, alkoholaren erabilerak sor ditzakeen arriskuak gutxitzeko programa bideratzea erabaki dugu”, adierazi zuen Miren Letamendia zinegotziak. Programa ibiltaria izango da eta beraiek gerturatuko dira gazteak dauden inguruetara prebentzio lan hau egitera. Hala, ura, janaria, basura poltsak, preserbatiboak eta foileto informatiboak banatuko dituzte eta informazioa eta aholkuak ere emango dituzte, besteak beste. Bestalde, Beldur Barik kanpainaren baitan, indarkeria sexistaren preben-tzioa lantzeko ekimena garatuko da eta begiraleek Beldur Barikeko pegatinak banatuko dituzte. - A.R.
Más en Gipuzkoa
-
A partir del lunes, algunos de los servicios del autobús que une Urola Garaia y Goierri con Donostia saldrán desde Legazpi y llegarán hasta esta localidad
-
Zestoa hace un hueco al vino en su agenda
-
Asier Urbietak 'Faisaien irla' aurkeztuko du Errenterian
-
El 100% de los pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública