Euskaraldiarekin bat eginez, ostiral honetan 19.30ean Errenteriako Niessen zinemetan, Faisaien irla filmaren proiekzio berezia antolatu dute. Saioaren ondoren filmaren zuzendariarekin, Asier Urbieta errenteriarrarekin, solasaldian parte hartzeko aukera egongo da.

Filmaren sinopsia

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Beste formatu batzuetan hainbat lan egin ondoren, Urbietak komunikabideetan Bidasoa ibaian pertsona bat ito zela irakurri zuenean, gai honen inguruan dokumentatu, eta pelikula bat egiteko beharra sentitu zuen.

Bere lana Malagako jaialdian eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu da.