tolosa -Otsabi auzo elkarteak beste behin Maiatza Gorria deituko ekimena antolatu du urteko bostgarren hilabeterako, hitzaldi eta emanaldi ezberdinez osatua. Otsabiko gazteek gure inguruko gizartearentzat interesgarriak izan daitezkeela kontsideratzen duten hainbat gai jorratuko dituzte. Hitzaldi eta dokumentalak 19.30ean izango dira ostegun eta ostiraletan.
Maiatzeko azken larunbaterako, amaiera festa bat ere antolatu dute. 14.00etan eskainiko den Bertso bazkari beganoan izen emateko interesatuak hilabetean zehar Otsabitik pasa besterik ez dute. 17.00etatik aurrera reggae festa Little Martin Selektah eta Urbi Selektah DJ gonbidatuekin.
Ostegunetan hitzaldiak emango dira, eta ostiralean nonbait erlazionaturik dauden film eta dokumentalak proiektatuko dira, eskaintza beraz bikoteka datorrelarik. Datorren astean hasiko dira Kurdistan eta Ekialde Hurbileko egungo egoera Komite Internazionalistetako brigadistek kontatuta hitzaldiarekin, osteguna 12, eta honen harira ostiralean, hilaren 13, ISIS el estado islámico dokumentala jarriko dute.
Maiatzaren 19 eta 20an Mexikoko narko-estatua eta Ayotzinapako desagertuak hitzaldian gogoeta bat egingo dute desagertutako 43 ikasleen inguruan eta Rojo amanecer filma ikusiko dute urrengo egunean. Eta azken astean, 26 eta 27, Transexualitatea eta heteroaraua hiltzaldia eta Arrakala dokumentala izango dira protagonistak.
Ekitaldi guztiak esan bezala arratsaldeko 19.30ean Otsabi gazte elkartean izango dira. - A.S.