Bilboko kantu taldeen kantu-jirara joateko autobusa antolatu dute Neska gazteentzat sexualitate tailerrak izango dira bihar
Tolosa - Apirilaren 5ean Bilbon Euskal Herriko kantu taldeen kantu-jira bateratua egingo da, Zazpiak oihal batetik izenarekin. Hori dela eta, Tolosa Kantarik autobusa antolatu du Bilboko kantujiran parte hartzeko. Autobusa 9.30ean aterako da zezen plazatik eta Bilboko ekitaldia amaitzen denean hartuko du Tolosara itzultzeko bidea (20.30ak aldera). Autobuseko txartelak salgai daude hamar eurotan Xirimiri kafetegian martxoaren 29 arte. - M.S.S.
Zizurkil - Sexualitate tailerrak izango dira Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean bihar, 18.00etan, 16 eta 20 urte bitarteko neskei zuzenduta. Medeak elkarteak eskainiko du tailerra eta helburua zalantzak argi-tzea da eta beste neska batzuekin sexuaz lasai hitz egiteko aukera ematea. Izena emateko 943692495 telefono zenbakira deitu behar da edo bulegora jo. Tailerrak doakoak dira eta neska gazteak animatu dituzte parte hartzera. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Aún quedan plazas para el curso de monitor de tiempo libre en Beasain
-
Salberdin Sur contará con 91 VPO en alquiler para 2026 en Zarautz
-
La Plataforma Ciudadana San Bartolomé insiste en la necesidad de declarar la caducidad de la licencia de obras en el cerro
-
Ordizia impide que 28 toneladas de basura acaben en el mar Cantábrico