Síguenos en redes sociales:

Getarian hizkuntza bultzatzeko Artzape Euskara Elkartea sortu dute

datorren abenduaren 3an (euskararen eguna) ospatuko dituzte lehen ekitaldiak Euskara sustatzeko 'Artzape' aldizkaria kaleratzeaz gain, elkarte berria eratu dute eta ideiak jasotzeko prest daude

Getarian hizkuntza bultzatzeko Artzape Euskara Elkartea sortu duteargazkia: a.l.

getaria. Euskara talde baten beharra ikusi dute urtetan Getarian eta bizilagun batzuk bildu eta aspaldiko ideia errealitate bihurtu berri dute. Artzape Euskara Elkartea jaio da eta hizkuntzaren alde lan egiteko gogoarekin sortu dute herritarrek. Honela, aurrerantzean ekintza ezberdinak antolatuko dituzte euskara bultzatzeko eta bere erabilera indartzeko.

"Duela bi urte, Artzape aldizkaria egoera larrian zegoen eta babesik gabe zegoela konturatu ginenean, inguruko herri aldizkariak aztertzen hasi eta atzetik euskara edo kultur elkarte bat zutela ohartu ginen", azaldu du elkarte berriko mahaikide den Monika Urkizak. Gainera, herrian egiten diren euskararen aldeko ekimenek (Korrika, Euskararen Nazioarteko Eguna...) ez dutela atzetik antola-tzeko organismo finkorik konturatu ziren eta arrazoi horregatik ere erabaki dute euskara elkartea sortzea.

Bederatzi mahaikide osatuko dute jaio berri den taldea. Hala, Urkizarekin batera Aritz Iribar, Jon Ander De la Hoz, Izaskun Larrañaga, Izaro Uzin, Nerea Kamio, Josune Urresti, Izakun Urbieta eta Eider Iribarrek osatzen dute elkarte berriko zuzendaritza.

Artzape Euskara Elkartearen helburu nagusiak herrian euskara bultzatzea eta Artzape herri aldizkariari "babes osoa" ematea izango dira. "Noski, aldizkariaz gain, beste elkarteek herrian, euskararen alde antolatzen dituzten ekintzei babes osoa emango diegu eta baita guk geuk ekintzak antolatu, gure hizkuntza susta-tzeko", gaineratu dute.

abenduak 3 "Argi utzi nahi dugu, nahiz eta aldizkariak elkartearen babes osoa izan, bi proiektu ezberdin direla. Aldizkariak bere horretan jarraituko du, eta euskara elkarteari dagokionez, ez du bazkiderik izango eta zuzendaritza mahaikideok osatuko dugu", nabarmendu du Urkizak. Hemendik aurrera antolatuko dituzten ekintzak burutzeko eta helburu guztiak bultzatzeko, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Horregatik, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko prest daudela adierazi dute eta getariarrei horretarako deia luzatu diete.

Bestalde, euskara elkartea izanik eta Euskararen Nazioarteko Eguna hain gertu egonda, abenduaren 3an ospatuko dituzte beraiek antolatutako lehen ekintzak.

Norbaitek elkartearekin kon- taktuan jarri nahi badu, ondoko helbidera idatzi dezake: artzape.euskara.elkartea@gmail.com.