Euskal Pizkundea plaza izendatuko dute bihar egingo den ekitaldian
DVDaren aurkezpena, izendapen ofiziala eta errezitaldia izango dira
Tolosa. 2011ko urriaren 17an Ai-tzolen heriotzaren-fusilamentuaren- 75. urteurrena bete zen. Hala, Jose Ariztimuño Olaso Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz 2011.urtea Euskal Pizkundearen urtea izendatu zen. Zikloari amaiera emateko bihar ekitaldi berezia izango da eta Euskal Pizkundea izena jarriko zaio Oria ibaia, Aranburu Jauregia, Andre Maria eliza eta Errotak mugatutako guneari.
Egitarauari dagokionez, 11.30ean hasiko dira ekitaldiak eta, besteak beste, honako hauek hartuko dute parte: Ibai Iriarte Tolosako alkateak; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Ramon Labaien politikari ohi eta euskaltzaleak eta Aitzolen ahaideek. Aranzadi Zientzia Elkartearen DVDaren aurkezpena egingo dute, plaza berria izendatuko dute, eta errezitaldia izango da Elene Arandia, Juantxo Zeberio eta Lask abesbatzako haurrekin.
Más en Gipuzkoa
-
El Instituto Bidasoa de Irun cuenta con un nuevo receptor geodésico
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
El Ayuntamiento de Hondarribia condena un caso de violencia machista
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta