Aduna. Adunako Asvinenea arte eszenikoen etxeak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako. An-tzerkia, ipuin-kontaketa, komiki eta antzerkia eta clown eskolak eskainiko dira.

Lehenengoa, irakasleei zuzendutako antzerki ikastaroa da. Uztailaren 4tik 7ra luzatuko da, 10.00etatik 13.00etara, eta 75 euro balio ditu matrikulak. Elena Arambarri izango da irakaslea.

Itziar Rekaldek gidatuko duen ipuin-kontaketa ikastaroa uztailaren 9a eta 10ean eskainiko da, goiz eta arratsaldez. Interesa duenak 80 euro ordaindu beharko ditu. Komiki eta antzerki ikastaroa ere izango da, uztailaren 23 eta 24an, goiz eta arratsaldez (90 euro). Ana Perezek (Legaleon-T taldekoa) gidatuko du. Azenik, Clown II ikastaroa izango da Ana Perezekin, uztailaren 30 eta 31ean, goiz eta arratsaldez (90 euro).

Izen-emate epea zabalik dago asvineneaeskola@gmail.com helbidera mezu bat idatziz.