"Nire anaia eta biok beti esaten genion elkarri zerbait sortu nahi genuela herrian. Ilusio handia egiten zidan herrian zerbait sortzea eta nik parte hartzea. Horregatik proiektu honen barruan egoteak, nola geratzen ari den ikusteak eta jendearen eran-tzunak asko betetzen nau. Antzerki munduan jarraitzeko gogoa jarri dit".

"Hasieran jakin nuenean ilusioarekin apuntatu nintzen baina gero pen-tsatu nuen ez nuela denbora edukiko. Azkenean lanean aritu naiz eta, sabel dantza egiten dudanez, horretan aritzen naiz. Mikel Aiertzari ere lagundu diot bakoitzaren kokapena zehazten. Oso pozik nago merezi izan duelako".

"Gidoian mimo batek keinu bidez sentimenduak adierazten erakusten dio Baltasarri eta Mikel Aiertzari mimo bezala lan egiten nuela esan nionean niretzako papera zuela esan zidan. Duela urtebete etorri nintzen Aizarnazabalera bizitzera eta sorpresa handia izan da jendeak duen maila handia eta gogoa ikustea".

"Normalean saltsa guztietan egoten naiz baina orain bi ume ditut eta ezin dut nahi bezain beste inplikatu. Hala ere, hasieratik esan nien abesteko edo dantzatzeko prest nengoela eta hala egin dut. Harrigarria izan da ikustea aurretik taula batera igo ez den jendea hasiera batetik zein ederki egin duen guztia".