"erlo" telebista euskarri digitalean eskainiko dute
Euskalteleko dekodifikadorea dutenek 11. kanalean dute ikusgai
ZARAUTZ. Euskalteleko dekodifikadorea duten eskualdeko herritarrek, aurrerantzean Erlo telebista ikusteko aukera izango dute 11. kanalean, euskarri digitalean eskainiko baitute katea. Hala azaldu zuten Zarautzen kokatutako telebistako arduradunek. Atzo, jadanik, Euskaltel konpainiaren bitartez Erlo LTD ikusteko aukera izan zuten bizilagunek eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko gainontzeko herritarrek ere.
analogikoan ere bai Nahiz eta digitalean ikusteko aukera izango den hemendik aurrera, euskarri analogikoan ere emitituko dute telebista kateko programazioa. Atzo goizean jarri zuten seinale digitala martxan eta, gainera Erlo, Goierri, 28. kanala eta Tolosaldeko telebistetako Jon Aldanondok eta Euskalteleko Marketing zuzendaria den Koldo Unanuek hitzarmena sinatu zuten. Eskualdean 11. kanalean eskainiko dute eta Euskal Herriko beste guneetan, berriz, 929. kanalean. Erlok Zarauzko Bizkaia kalean egoitza berria izango du aurki, gainera.
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”