Síguenos en redes sociales:

Ibarrako hogeita lau taldek bat egin dute Udalak "kontutan hartuak izatea" aldarrikatzeko

larunbaterako egun osoko jaia prestatu dute "Udalak taldeen iritziak jakin gabe hartzen dituela erabakiak" salatu dute antolatzaileek

Ibarrako hogeita lau taldek bat egin dute Udalak "kontutan hartuak izatea" aldarrikatzeko

Ibarra. Udalaren "formen" aurka Ibarrako hogeita lau taldek bat egin dute eta larunbaterako egun osoko jai eguna antolatu dute. Manifestua sinatu dute taldeek "errespetatuak eta kontutan hartuak izatea" eska-tzen dute Udalak hartu beharreko erabakietan. Hala, larunbatean aldarrikapena eta jai giroa nagusituko dira Ibarrako kaleetan.

Atzo Ibarrako San Bartolome plazan eskainitako agerraldian azaldu zutenaren arabera, "sentipen amankomun bat" dute ekimen hau antolatzeko bildu diren taldeek: "Ez gara gure herriko udal gobernuaren aldetik errespetatuak senti-tzen". Modu honetan, Ibarrako egunerokoan eman diren gertaera ugariren aurrean, Udalaren aldetik jarrera mota jakin bat errepikatzen dela azaldu zuten. "Herriko taldeak eta herritarrak aintzat hartu gabe eramaten ditu aurrera erabakiak, hauetako asko eta asko talde eta herritarrei zuzenean eragiten dietenak, hau da, lehendabizi erabakiak hartu eta Udalbatzan onartzen dituzte eta, ondoren, behin herritar talde zabalek erabaki horiek konpartitzen ez dituztenean, itxikerian babesten da", kexatu ziren atzokoan.

Manifestua sinatu duten taldeen aburuz, "forma arazo larria" du Ibarrako Udalak. Hala, erabakiak hartu aurretik "diagnostiko desberdinak herriko taldeekin konpartitu" behar direla defendatzen dute, "are gehiago buruan dituzten erabaki horiek talde horiexek zuzenean ukitzen badituzte", gehitu zuten. "Dauden kezka guztiak mahai gainean jarri, luze eztabaidatu, eta erabaki amankomunak hartzea litzateke hoberena", proposatu zuten.

txosnen araudi berria "Jarrera edo forma mota horren" azken adibidea dirulaguntzak eta txosnak arautzen dituzten araudi berriekin gertatu dela salatu zuten taldeen ordezkariek. "Talde askok azaldu dugu gure kezka, baita Udalean helegiteak aurkeztu ere. Hala ere, publikoki salatu dugun bezala, helegiteak ez dira onartuak izan, gure ustez irregulartasunez beterik egon den prozedura batean", jakinarazi zuten.

Ibarrako egunerokoan parte har-tzen duten talde askok bat egin dute larunbatean herrian egingo den egitarauarekin: Alurr Dantza Taldea, Xepla Elkartea, Autoeskola Antikapitalista, Sendi Ekintza Elkartea, Bai Euskal Herriari, Langostino Motozale Elkartea, Haitzetan-Raju Mendi Taldea, Bartola Jai Batzordea, Txiribitu Aisialdi Taldea, Bilgune Feminista, Eneko Ari-tzaren Lagunak, Euskara Taldea, Gazte Asanblada, Soka-Tira Taldea, TxolarreIrratia, Gazte Independentistak, Herrikolore aldizkaria, Pototxotx Bertso Eskola, Presoen Lagunak, Subegi Elkartea, Ibarra Racing, Denak Futbol Taldea, Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta Herri Ekimena.