- Eibarrek Fuenlabrada hartuko du gaur Ipuruan Bigarren mailako liderra bezala. Txartelen erruz, Stoichkov golegile nagusiaren baja garrantzitsua izango du. Andaluziarrak hamahiru gol sartu ditu denboraldi honetan eta Bigarren Mailako golegileen zerrendan hirugarren da Stuani eta Ruben Castroren atzetik; argi dago beraz, baja nabarmena izango dela armaginentzat.

Aurrelariaz gain, aurreko jardunaldian Sportingen aurka jokatu ez zuen Yoel atezaina, Llorente eta Alvaro Tejero min hartuta daude. Atean Canterok ordezkatuko du Vigokoa, Gijonen lan polita egin eta gero, eta okerrik ezean, Tejeroren lekua Rober Correak beteko du hegalean.

Jokatu ezingo duten jokalarien zerrendan jarraitzen du aurreko urtearen amaieratik lesionatuta dagoen Franchu Feullassierrek, errekuperazioa nahikoa aurreratuta badu ere. Azken jardunaldi hauetan erabat finkatuta zuen hamaikakoa berregituratu beharko du Gaizka Garitanok.

Txapelketa ofizialean aurrekari bakarra egon da Eibarren eta Fuenlabradaren artean,hain zuzen ere lehen itzuliko partidan. Talde biek hutsean berdindu zuten, eta denboraldi honetan gutxik adina estutu zuen talde madrildarrak Eibar.

Ordukoa ondo gogoan dutela, eta Fuenlabrada sailkapenaren beheko aldean egon arren, armaginak ez dira konfiantzaz blai irtengo.

Jaitsiera postuetan dagoen Fuenlabrada, liderra ezustean harrapatzeko asmoz etorriko da Ipuruara, ez punturen bat lortzera, garaipena eskura-tzeko irrikaz baizik.

ATARIKOA

Eibar Cantero, Correa, Venancio, Arbilla, Toño García, Javi Muñoz, Sergio Álvarez, Corpas, Expósito, Quique eta Blanco Leschuk.

FuenlabradaMorro; Sotillos, Diéguez, Pulido, Iribas; Cristóbal, Konaté; Iban Salvador, Ontiveros, Pedro León; eta Bouldini.

Epailea Javier Iglesias Villanueva, Galiziako Batzordekoa.

Zelaia/ordua Ipurua/14.00etan.